ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Bloga

15 UZT 2022
0

Artikutzan beti ondo!

Dagoeneko ohitura den bezala, Norberako gazteekin hiru eguneko irteera batean egon gara Artikutzan. Nahiz eta penintsulako lekurik euritsuena izan (iaz 192 egunetan euria egin zuen bertan), eguraldia gure alde egon zen eta jarduera desberdinak egin ahal izan genituen: mendi magalean dagoen gaztandegi bat bisitatu, izarrak ikusi eta mendia ezagutzeko ibilbide bat egin, barbakoa zoragarri bat dastatu… Iñigo, Leire eta ni animatu gara oraingoan eta Norberako fase desberdinetan dauden 14 gazte izan ditugu bidelagun.

Egun politak igarotzeaz gain, gazteekin espazio desberdinak partekatzea oso interesgarria dela uste dugu. Beraien inguruan gauza berri pila bat ezagutzeko aukera izan dugu eta are gehiago, gure arteko harremana estutzeko oso baliagarria izan dela pentsatzen dugu.

Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi

BLOGA HARPIDETZA

Eta zure emaila berriak jaso itzazu.

Datu pertsonalen babesarekiko politika onartzen dut.

Bilatzailea

Categorías

Filtra las entradas por su categoría: