FAIM ekoen bisita
FAIM fundazioko (Adingabeei Arreta Integrala eskaintzen dion Fundazioa) 4 profesional izan ziren aurrekoan Norberan, bertako taldea eta lan egiteko modua ezagutzeko helburuarekin. Bilkura honen emaitza oso aberasgarria izan dela deritzogu, inpresio onarekin joan zirelaren ustea dugularik.
Honen harira, IZAN Fundazioaren eta FAIM fundazioaren artean elkarlanerako hitzarmen bat sinatu da, beraien jsutiziako hezkuntza zentroko taldearen ikuskapena egitea eskatu bai digute, Aragoiko zentro bakarra izanik ezaugarri hauekin. Horretaz gain, hitzarmen honek aukera ematen digu informazioa eta jakintzak elkarbanatzeko, seme-alabek gurasoei zuzenduriko indarkeria aztertzeko eta elkarrekin formakuntza ezberdinak aurrera eramateko.
Norberako kideen partez ongi izan eta ikusi arte.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi