Lanbide Heziketa Zikloetarako Sarbide probetan izena emateko epea otsailean amaitzen da
Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko.
Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.
Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.
Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.
Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.
https://www.euskadi.eus/informazioa/heziketa-zikloetarako-sarbide-probak/web01-a2hlanhz/eu/
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi