Norbera, Programa Osagarria
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Norbera Eskolatze Programa Osagarri izatea baimendu du. Programa hauen helburua da ikasle horiek heziketa-prozesuarekiko, ikaskideekiko, irakasleekiko eta gizartearekiko jarrera baikorrak edukitzea, hartara arlo pertsonalean eta sozialean aurrera egin dezaten eta, programa amaitu ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak lortzeko prozesuari berrekin diezaioten.
Norberaren ohiko lan heziketa / terapeutikaren dinamika gure eskuhartzearen oinarria da, hau da, ikaslearekin eta bere familiarekin lan egitea eta batez ere eskolaz kanpoko ordutegitik modu osagarrian.
Inolako zalantzarik gabe albiste oso ona da Norbera programarentzat eta instituzioek gurekiko duten konfidantza isladatzen du.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi