Bai Sarea - Berdintasunaren aldeko konpromezua
Sektore anitzeko 60 enpresa eta entitatek, horien artean IZAN FUNDAZIOA, Emakundek sustatutako Bai Sarea berdintasunaren aldeko enpresa- eta entitate-sarea eratzen duen konpromisoen dokumentua sinatu dute gaur goizean. Ekitaldiko buru izan da Iñigo Urkullu Lehendakaria eta azpimarratu du enpresek erantzukizuna dutela gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz aurre egiteko.
BAI SAREAren parte diren entitateek honako konpromiso hauek hartu dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna entitateko zuzendaritzatik sustatzea, emakumeak eta gizonak lanean modu parekidean kontuan hartzea, giza eskubideak eta ez diskriminazioa errespetatu eta defendatzea, langile guztien osasun, segurtasun eta ongizatea zaintzea, emakumeen garapen profesionala bultzatzea, berdintasunaren aldeko enpresa-garapenerako, erosketako eta marketing-eko praktikak sustatzea, ingurune soziolaboralean berdintasuna bultzatzea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatua eta hedatzea.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi