ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Esku hartze ildoak

Baliabide osagarria

Programa hau euskarri osagarritzat hartzen dugu nerabeak parte hartzen duen errealitate sozialaren barruan (ikastetxean, eskolaz kanpoko jardueretan, lanari, jolasari, familiari... lotutako horietan).

Izaera osagarri hori zentzu bikoitzean ulertu behar da:

  • Programan parte hartzeak ez du esan nahi jadanik garatzen ari diren jarduerak baztertu behar direnik. Ondorioz, Zentroaren antolamenduak printzipio horri eutsi behar dio, beti hartu behar badira ere parte hartzeko gutxieneko konpromisoak interbentzioaren eraginkortasuna bermatzeko.
  • Gure inguruneko “baliabide normalizatuetara” hurbiltzea eta erabiltzea gazte horiei lagundu nahi dien Programak indartu beharreko alderdia da, bizi dituzten gatazkei behar bezala erantzuteko gaitasunak ezagutu eta garatu ahal izateko, eta modu horretan arrisku-egoeran egoteari uzteko