ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Metodozko oinarriak

Balore-hezkuntza

Hezkuntza-arloko ekintzak nerabeei laguntzera behar ditu helburuak, balio-eskala jakin baten arabera askatasunez eta arrazoibidez beren buruak gidatzen ikasteko, betiere kontzientzia bitarteko dela jokabide-arau nagusi gisa. Gure ustez, elkarrizketan eta gatazken negoziazioan partaidetza positiboa, errespetuzkoa eta arduratsua izatea funtsezkoa da nerabearen identitate positiboa garatzeko.
Gainera, amore ematen ikasi beharko dute. Sarritan, oraingo nerabeak beren sufrimendua baino handiagorik ez dagoela pentsatuz sozializatu ohi dira, bizitzako hastapenetan sentitu ohi den sufrimendua izanik, haien gagaitasun sentimenduaren, besteak direnarekin edo dutenarekin konparatzeran, arrakastari edo hutsegiteari buruzko balorazioen, pizgarri faltaren eta bizitzan topatzen dituzten gorabeheren ondoriozko sufrimendua, hain zuzen ere.

Askotan, helduok sufrimendu esperientzia hori izan ez dezaten saiatzen gara, bizitzari atxikitako zerbait bada ere, eta beste errealitate batzuen aurrean begiak ixten laguntzen diegu, gizaki askok izaten duten sufrimendu horren aurrean, saihestu daitekeena edo saihestezina izan daitekeelarik. Nahi ala ez, hezkuntzak balore batzuk hartzen ditu erreferentziatzat eta Programak baloreak transmititzeko konpromisoa hartu behar du. Errepetuan eta konfianzan oinarrituta laguntzeak nerabeei beren gatazkak positiboki konpontzen eta beren identitatea garatzen laguntzea du helburu.