Metodozko oinarriak
- 2023KO NORBERAKO MEMORIA
- Globaltasunaren ikuspegia
- Interpretazio
- Baterako lana
- Hezkuntza integrala
- Balore-hezkuntza
Baterako lana
Familiaren eta nerabearen baterako lana
Familia da gizabanakoaren sozializaziorako aurreneko eremua, eta bertan sortzen dira pertsonen arteko lehenengo harremanak eta lehenengo harreman afektiboak. Familia osatzen duten kideetako batengan edozein aldaketa sortzen denean, kide guztiek aldatu eta berriro egokitu behar izaten dute eta beren posizioa berriro definitu famili sistemaren barruan.
Nerabezaroari lotutako aldaketek zailtasun ugari sorrarazten dituzte familian. Egia da kasu gehienetan ez direla traumatikoak eta errietak, nahigabeak, kexuak... besterik ez dituztela pizten, baina beste zenbait kasutan traumatikoak dira eta portaera hauek ekar ditzakete ondorioz: apatia, eskola uztea, etxetik ihes egitea, indarkeria, drogen kontsumoa...
Seme-alaben autonomia prozesuak krisialdi arinagoa piztuko luke ikuspegi ebolutibotik begiratuko balitz eta familiaren jokabide-arau jakin batzuk baztertu behar dituen edozein pertsonari lotutako zerbait balitz bezala hartuko balitz, hain zuzen ere heldutasuna lortzea ahalbidetuko dioten beste jokabide-arau batzuk garatzeko.
Une horietan, hezteak berekin dakarren krisialdia gainditzeko beharrezkoa da familia prozesu paralelo batean inplikatzea, nerabearekiko harremanetan sortutako aldaketen aurrean nola jokatu ikasteko.