Ethiopiko
Gabonetako opor hauetan, Eugenio Lizardi Etiopian bizi den gipuzkoarrak, Etiopiara gerturatu gaitu modu atsegin, sentikor eta gertu batean bere argazkien bitartez.
Eugeniok ia hamabi urte daramazki Etiopian eta hainbat gauzen artean bertako umeek ikasketa bekak izan ditzaten dirua kudeatzen du.
Hiru argazki proiekzio egin zituen:
1.- Etiopiako zonalde bateko bizimodua eta ospital bateko egunerokotasuna.
2.- Bere web orrialdea, non umeen ikasketetarako beka programa atxikituta dagoen.
Web orrialde honek azpi atal gehiago dauzka eta zuentzako interesgarria izan daitekeelakoan gaude.
- Proiektuak
- Ibilbide etiopiarrak
- Argazkiak
- Etiopiako Historia
- Kontaktuko e-maila
Proiekzioa nerabeen gustokoa izan zen eta erreflexiorako jokua eman zuen.
Eskerrik asko denagatik Eugenio.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi