SOS Arrazakeria
Uztailean zehar, nerabeen taldeekin hainbat saioko TAILER bat antolatu dugu, TOLERANTZIA, ERANTZUKIZUN ETA KULTURA-DIBERTSITATEARI buruzkoa. Tailer horren barruan, SOS Arrazakeriak Norbera bisitatu du. "En la calle" dokumentala ikusi ondoren, Elkarteko profesionalekin eta migrazio-esperientziaren berri eman ziguten bi gazterekin hitz egin genuen.
Gure nerabeek errespetuz jokatu zuten beren galderetan, eta harritu egin ziren bizi behar izan duten egoeraren gogortasunarekin. Amorrua, tristura, ezintasuna izan ziren gehien errepikatu ziren emozioak, maila pertsonalean, familian, gizartean, prestakuntzan-lanean,… jasan dituzten traben kontakizuna entzun ondoren.
Esperientzia aberasgarria izan da, eta etorkinaz bestelako begirada bat izateko balio izan du.
Sos Arrazakeriari mila esker.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi