Gatazkarik Gabeko Teknologia
GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA kanpaina gobernuz kanpoko Alboan erakundeak antolaturikoa da, Norbera kanpaina honetara batu delarik. Baliabide honen bidez, mugikor, tablet eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean dagoen gatazkarekin duten harremanaren berri eman nahi da.
Kongoko Errepublika Demokratikoa mundu mailan mehategi gune garrantzitsuenetarikoa da, bereziki lurraldearen ekialdean. Bertan, coltán mineralaren erreserba handiak aurkitzen dira, lurreko %80a inguru honetan aurkitzen delarik. Mineral hau funtsezkoa izan da teknologia berrien garapenerako, bereziki mugikorren kasuan.
Telefono mugikorren birziklapena eta berrerabilpena alternatiba egokia bihurtu da mineral honen ustiaketa gutxiagotzeko. Maila honetan, esan daiteke telefono mugikorren osagaien %90a birziklatu daitekeela.
Gure eskuetara heltzen diren mugikor guzti horiek contán mineralaz eginda daude. Ideia honetaz oso kontziente ez izan arren, mehategietako milaka pertsonen esplotazioa mantentzea bultzatzen da, eta aldi berean, gatazketan eskuhartzen duten talde armatuen mantenuan.
Gainera, kanpaina honen bidez gure eskariak ordezkari politikoetara heltzeko firma bilketa bat bideratuko da:
Mineralen nazioarteko merkatuan gatazka armatuak areagotzea sahiesten duen europar zuzendaritza nahi dugu.
Datorren egunetan, Norberan kutxa bat jarriko dugu bertan Kanpainako kartelak eta mugikorrak uzteko. Informazio hau erabiltzaile eta familiei helarazi nahi diegu.
Parte har dezagun!
www.tecnologialibredeconflicto.org – kanpainaren bideoa ikusgai
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi