"Gatazkarik gabeko teknologia" kanpainaren laguntzaile izaten jarraitzen dugu
Kanpaina hau ALBOAN Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatzen du eta Mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutzera ematea da helburu nagusia.
munduko erreserben % 80; mineral hori gabe, ezinezkoa izango zen teknologia berrien iraultza, bereziki teknologia mugikorrarena. Haien erauzketa, prozesamendua eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dute, eta infernurik okerrena bilakatu dute Kongo. Ez dugu nahi mineral horien salerosketa hori izatea Kongoko ekialdeko gerra eta milaka lagunen esplotazioa finantzatzeko bidea.
Telefono mugikorrak eta tresna eletronikoak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean. Adibidez, Telefono mugikorren osagaien % 90 da birziklagarria.
Erabilitako Mugikorra edo tresna elektronikoa terapeuta bati edo Gizakia Helbururen edo Norbera programaren zentroetako terapeuta gelan entregatu dezakezu.
ESKERRIKASKO!!
Informazio gehiago: https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi