Giza Baliabideak
Arlo anitzetan diharduten profesionalek osatutako talde iraunkorra. Lanbide-kualifikazio desberdinen jabe dira (psikologoak, pedagogoak, psikopedagogoak, mediku psikiatrak eta administratiboak) eta etengabeko prestakuntza-prozesuan daude, erakundeak prestakuntza-ekintza desberdinetan parte hartzera bultzatzen baititu, batzuetan erakundeak berak eta beste batzuetan kanpoko agenteek antolatutakoetan.
Talde elebiduna da gehienbat, bi generoek osatua, eta boluntarioen laguntza osagarria jasotzen du.