ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Metodozko oinarriak

Globaltasunaren ikuspegia

Ikuspegi globalak gatazka zehatz batean kontzentratuz ez esku hartzea adierazten du, batez ere nerabearen problematizazioa eta terapeutizazioa saihesteko, egoera problematikoak ezin baitira oro har kontuan hartu ezta aztertu ere nolabait agerikoa den patologia baten sintoma gisa, izan ere existitu daitekeela ukatu gabe.

Gure ustez nerabeengan izaten diren portaera gatazkatsu ugari eta berekin dakartzaten ondorioak identitatearen bilaketa-prozesu jakin bati dagozkio, non guztia lotuta dagoen.

Horregatik, planteatzen den interbentzioak nerabearen errealitatea osatzen duten elementu guztiak kontuan hartzen ditu, ikuspegi pertsonaletik ez ezik familiaren, gizartearen, ikasketen, lanaren... ikuspegitik ere. Hau da, bere buruari eta munduari buruz duen ikusmoldea eratzen doazen alderdi horiek guztiak.

Nerabeen artean sarritan sortu ohi diren arriskuzko jokabideak funtzio psikologiko eta sozial garrantzitsuen emaitza izan ohi dira eta funtzio horien inguruan prebentzioa ere bideratu beharra dago. Arriskuzko jokabide horien gaitzespenean soilik oinarritzen diren prebentzio kanpainak, aurrea hartu nahi zaion portaera horren beste alternatiba batzuk eskaintzen ez dituztenak, osatugabeak dira.

Nerabeekin egindako azterlan epidemiologikoek arrisku-faktore hauek topatzen dituzte: pobrezia, arauen eta mugen gabezia, diskriminazioa, portaera gatazkatsuetan erortzeko aukerak eta eredu negatiboen eraginpean egotea, babesik eza, autoestimazio baxua, alkohol eta droga kontsumoa, eta eskola-porrota.

Arriskua moteltzeko balio duten faktoreak, aurretikoen eragin negatiboa nabarmen murrizten dutenak, hauexek izan daitezke: ikastetxearen kalitatea, famili bizitzaren kalitatea, aisiarako eta beste jarduera informal batzuetarako baliabide positiboak erabili ahal izatea, helduen laguntza helmenean izatea, jokabide-eredu positiboak, arriskuzko jokabideen gainean mugak eta kontrol-prozedurak egotea, eraginkortasunaren motibazioa, garapen positiboaren balorazioa, arriskuzko jokabideak gaitzestea eta orientazio konstruktiboa duten berdinen taldeetan parte hartzea.

Baldintza eta arriskuzko jokabide desberdinen artean antzemandako lotura estuaren arabera, prebentzio-programa onenak bizimodu orokorra ahalik eta onena izatea ahalbidetzen duten horiek dira. Beste hitz batzuetan esanda, nerabeen bizitzaren kalitate psikosoziala hobetzea, kontuan izanik horretarako garrantzizkoa izan ohi dela gazte horiek mugitzen diren giroan ere aldaketak aurrera eramatea.