Metodozko oinarriak
- 2023KO NORBERAKO MEMORIA
- Globaltasunaren ikuspegia
- Interpretazio
- Baterako lana
- Hezkuntza integrala
- Balore-hezkuntza
Hezkuntza integrala
Guretzat, antolatutako prozesu guztiek osatzen dute hezkuntza, edukia, maila edo metodoa edozein izanik ere, eta horiek formalak edo informalak, eta ikastetxeetan emandako hasierako hezkuntza luzatu edo ordezten dutenak badira ere, baita lanbide-heziketa moduan ere, kontuan izanik pertsonek horiei esker gaitasunak garatu, ezagutzak aberastu eta trebetasun teknikoak edo profesionalak hobetzen dituztela, edo beste modu batera bideratzen direla, eta pertsonaren aberastasun integralaren ikuspegitik beren jarrerak edo jokabideak eboluzionatzea lortzen dutela.
Beraz, hezkuntzaren ikusmolde hori ez da murriztailea. Ez ditu parekatzen hezkuntza eta eskolatzea, eta are eta gutxiago heziketa, eta ez ditu baztertzen ezaugarri horiek betetzen ez dituztelako hezkuntzaren kontzeptu tradizionalera egokitzen ez diren prozesuak, dagokien ingurune sozialaren barruan pertsonen jarreak, gaitasunak era parte-hartzea hobetzen baitituzte
Hezkuntza ez da berez xede bat, aldaketa kulturalak eta sozialak lortzeko bitartekoa baizik, aldaketa horiek baldintzatzen dituzten zirkunstantzia desberdinek ahalbidetzen dituzten eta bideragarri bihurtzen dituzten neurrian.