ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Norbera Jardunaldia 2022

Hizlariak

Rafael Benito

Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna Alcala de Henaresko Unibertsitatean. Psikiatrian espezialista 1992tik, eta Familia eta Bikoteen Terapeuta 1993tik. Prestakuntza espezializatua haurren Trauma Ebaluatu eta Tratatzeko, Heziketa eta Esku-hartze Institutuan egina, 2004 eta 2008 urteen artean Bartzelonako Indarkeriari eta haren ondorioei buruz.

Psikiatria eta psikoterapia praktikatzen ditu, 1992. urtetik gaur egunera arte. Elikadura-jokabidearen nahasmenduak eta helduaren arreta-gabeziagatiko nahasmendua tratatzen ditu bereziki. Gaur egun irakaslea da Jorge Barudyk eta Maryorie Dantagnanek zuzendutako Haur Traumaterapia Sistemikoko Diplomaturan.

 

María José Lera

Psikologian doktorea (1994, Sevillako Unibertsitatea), doktoratu ondoko kontratuekin (1994-1998), eta Sevillako Unibertsitateko irakasle titularra 2002tik gaur arte. Europako hainbat proiektutan parte hartu du 1992tik, haur-hezkuntzaren kalitatea, bullyinga eta diskriminazioa ebaluatzeko eta praktika eraginkor positiboen programa -Golden 5- hezkuntza-etapa guztietan garatu eta ezartzeko ildoaren barruan.

Valentín Escudero

Psikologoa, familia-terapeuta, Psikologiako doktorea. A Coruñako Unibertsitateko Psikologia Saileko irakasle titularra. FEATFen (Familia Terapiako Elkarteen Espainiako Federazioa) irakaskuntzako gainbegiralea. A Coruñako Unibertsitateko Familian Esku Hartzeko eta Zaintzeko Ikerketa Unitateko (UIICF) zuzendaria. State Univ. of New Yorkeko irakasle kliniko laguntzailea da (ohorezko kargua).

Gaur egungo ikerketa-proiektuek gai hauek jorratzen dituzte: familiekin lan egiteko Aliantza Terapeutikoa eta Familiako esku-hartzearen erabilera gizarte-zerbitzuen testuinguruan. Galiziako Xuntan Arrisku edo Babesgabetasun Egoeran dauden Adingabeen Tratamendu Terapeutikorako Programaren zuzendaria.

Maria Cillero

Psikologoa eta psikoterapeuta. Norbera Nerabeei Laguntzeko Programaren zuzendari teknikoa. Masterra: familia Terapia, Banakoa eta Bikotea (Terapia Dinamiko eta Sistemikoen Euskal Elkartea - Avapsi); prestakuntza nerabezaroan eta gaztaroan buruko patologia larria, eta haren tratamendua familia anitzeko taldeetan (OMIE Fundazioa).

Donostiako Familia Elkarguneko koordinatzailea izan da, eta teknikari gisa lan egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Larrialdietako Zerbitzuan, baita Familia eta Komunitateko Ikasketa eta Esku-hartzeko Lauka zentroan ere. Izan Fundazioaren hainbat programatan lan egin du, Lasaoko Komunitate Terapeutikoa eta Eraiki programa barne, gaixotasun mental larria eta adikzioak (patologia duala) dituzten pertsonak artatuz.