Jatorriak
Norbera programaren irekiera ofiziala 1997an izan zen arren, 1995a ezkeroztik talde pilotu bat martxan zegoen. Hona hemen kronologia:
1995eko Iraila: Talde pilotu bat jartzen da abian nerabeei arreta eskeintzeko. Esperientzia pilotua izaki, arreta talde txiki bati, 15 nerabek osatutakoari hain zuzen, eskaintzea erabaki zen.
1996ko Urtarrila: Programaren behin betiko diseinuan oinarrituta lan egiten hasi ginen. Aldizka bilerak egiten dira hainbat profesionalekin, gure autonomia erkidegokoekin nahiz kanpokoekin, betiere lana aberasteko edo/eta egiaztatzeko helburuarekin. Aldi berean, nerabeekin esku hartzean oinarritutako beste esperientzia batzuk ezagutzen dira.
1996ko Maiatza: Programaren diseinuaren amaiera.
1996ko Ekaina: Profesional taldea eratu zen.
1996ko Iraila: IZAN Fundazioak behin betiko onartzen du proiektua.
1997ko Urtarrila: Norbera programaren hasiera ofiziala.