Nesken Taldea Norberan
Urte honetan zehar neskentzako “gune” berri bat jarri dugu martxan Norberan. Aspalditik, emakumeon nerabezaroa eta gaztaroan zehar gertatzen diren hainbat bizipen, egoera eta abarrekin lotutako behar jakin batzuk hautematen genituen. Hori dela eta, 5 talde saio izango dituen proiektu bat prestatu dugu.
Saio bakoitzak eduki eta helburu zehatzak ditu. Aurkezpen saioan, espazioaren deskribapena egitez gain, autoestimuari buruzko test txiki bat “Rosenberg-en Autoestimu Eskala” (Rosenberg, 1965; Atienza, Balaguer, & Moreno, 2000) pasa genien, zeina berriro prozesuaren aamieran pasatuko diegun garapena ikusteko.
Duela gutxi kontatu genizuen bezala, bigarren saiora emagin bat gonbidatu genuen. Emagina oso adeitsua izan zen eta gazteekin emakumearen fisionomiari, hilerokoari, sexu harremanei eta abarri buruz hitzegiteko etorri zen. Partehartzaileek balio handia eman zioten saioari eta benetan interesgarria izan zela uste dugu. Gainerako saioetan beste alderdi batzuk landuko ditugu, hala nola, gizarte presioa, emakumearenganako gizarteak daukan irudia, etab.
Oro har, Norberara datozen neskak eroso eta fidakor sentituko diren espazioa sortzea da gure helburua, bertan amankomunean dituzten gaiak partekatu ahal izateko, edota kezkatzen dizkieten gaiak lantzeko.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi