ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Bloga

15 IRA 2020
0

NORBERA.KURTSO HASIERA

                     2020ko Irailetik abendura bitarteko ekintzak eta ordutegiak:

Aurreko urteetan bezala, Norbera irekita egongo da lanegun guztietan, 09: 00etatik 13: 00etara, goizetan (batez ere bilerak eta koordinazioak egiteko erabiliko dira), eta 15: 00etatik 20: 30era arratsaldetan, non arreta izango den zeregin nagusia.

Ostiral arratsaldeetan ordutegia 18: 00etan amaitzen da eta talde osoa ez dago bertan.

  • Beti bezala, banakako saioak nerabearen eta arreta ematen dion terapeutaren artean adostuko dira. Saio horiek, batez ere, astean behin egingo dira, eta, ahal dugun neurrian, astero, egun eta ordu berean mantentzen saiatuko gara.

 

  • Nerabeen taldeak astelehen, astearte eta asteazkenetan egingo dira, printzipioz 18:30etan (hala ere, ordutegi hori berrikus daiteke, ikastetxeek ezartzen dituzten dinamiken arabera). Taldeen iraupena ordubetekoa izango da.  Nerabe bakoitzari astean egun bateko deialdia egingo zaio.
  • Errefortzu eskolarrairailaren21ean hasiko da. Astelehen eta ostegunetan 17: 30etik 19:30etara izango da. Hiru irakaslek eramango dute aurrera, eta Itziar funtzionamenduaren arduraduna izango da.

 

Hiruhilekoaren amaieran, seme-alabak ikasgelan agertzen duen gaitasunari/jarrerari buruzko txosten bat egingo da familia bakoitzarentzat.

 

  • Familia-taldeak astelehen eta asteazkenetan egiten jarraituko dira, ordutegi berean.
  1. Koronabirusaren inguruko neurriak:

 

  • Sarreran tenperatura hartuko da (37rekin ezingo da sartu) eta gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira eskuak.

 

  • Muxukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da nerabe, familia zein langileentzat  Norberako eremu barruan.

 

  • Taldeak burbuila modukoak lortzen saiatuko gara, horretarako:

 

  •  Talde egonkorren arteko harremana ekidituko da posible den egoera guztietan. Jende-pilaketak saihestuko ditugu, beharrezkoak ez diren kontaktuak eta gurutzaketak murriztuz.

 

  • Astelehenetan errefortzu eskolarrera eta taldera datozen nerabeen arteko harremana ahalik eta baxuena izaten saiatuko gara.

 

                                                                                  

- Eskola-errefortzuko atsedenaldian, ezin izango dira Norberatik kanpo atera.

 

  • Banakako saioei dagokienez, nerabeei puntualtasuna eta saioa amaitzean Norberan ez geratzeko eskatuko zaie.

 

  • Aulkiak desinfektatu eta gelak aireztatuko dira. Lan hori errazteko, plastikozko edo zurezko aulkiak erabiltzen saiatuko gara, oihalezkoak direnak saihestuz. Erabilitako material eta gainazal komunak desinfektatu egingo ditugu erabilera bakoitzaren ondoren.

 

  • Ez da familiei zuzendutako  lantegirik egingo asteburuetan, ezta larunbatean nerabe eta familiei zuzendutako aktibitaterik ere.

 

  • Nerabeak ezin izango dira lagunekin etorri; programakoak ez direnez, prebentzioagatik ez zaie sartzen utziko.

 

  • Konfinamendu-egoera batetik igaro behar duten nerabe eta familiekin, bideo-dei bidez  izango dira elkarrizketak.

 

Neurri horiek guztiak pandemiaren bilakaeraren arabera berrikusiko dira, eta egoerak ahalbidetzen duen guztietan, egiteari utzi ditugun iharduerak berriro ere martxan jarriko ditugu. 

Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi

BLOGA HARPIDETZA

Eta zure emaila berriak jaso itzazu.

Datu pertsonalen babesarekiko politika onartzen dut.

Bilatzailea

Categorías

Filtra las entradas por su categoría: