ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Esku hartze ildoak

Profilen araberako banaketa

Norberan artatzen diren nerabeek eta beren senideek gatazkarako duten joera gero eta handiagoa denez, eta arazo berriei hobeto heltzeko geure esku-hartzea etengabe moldatzeari garrantzi handia ematen diogunez, artatutako erabiltzaileak profilen arabera sailkatu beharrean aurkitu gara.

Gure esku-hartzea hobetuko badugu, lan-molde berriak asmatu behar ditugu, erabiltzaileen gatazka edota beharren mailaren araberakoak betiere, eta hartara hiru profil bereizi ditugu:

  • 1. profila: Nerabeak maila pertsonalean edota jokaeran azaltzen dituen zailtasun edota gabeziak neurri apalekoak dira. Hala ere, artatzeko modukoak dira, larriagotzeko arriskuari aurre egitearren eta era berean nerabearen garapen ebolutibo egokia erraztearren.
  • 2. profila: Nerabeak maila pertsonalean edota jokaeran azaltzen dituen zailtasun edota gabeziak neurri ertainekoak dira. Pertsonen arteko zailtasunak aurki daitezke, gabezia pertsonalak, emozionalak, afektiboak, bai eta bere garapen biopsikosozial egokia arriskuan jar dezaketen bestelako alterazioak ere.
  • 3. profila: Nerabeak maila pertsonalean edota jokaeran azaltzen dituen zailtasun edota gabeziak neurri handikoak dira. Nerabeak adierazten dituen jokabideek arriskuan jartzen dute haren garapen fisiko, psikologiko eta sozial egokia. Holako jokabideek arazo pertsonal, sozial edota familiar larriak eragin ditzakete.