ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Esku hartze ildoak

Prozesu indibidualizatua

Taldearen ikuspegia nerabearekin elkarreraginean aritzeko moduetako bat da. Dena den, begien bistakoa da ezartzen diren talde-harremanetatik harantz gazteek arreta indibidualizatua behar dutela bakoitzaren bizitzako une desberdinak, hazkuntzaren erritmo desberdinak eta prozesu desberdinak errespetatuko dituena.

Hezitzailearen eta gaztearen artean sortzen den harreman indibiduala oinarrizko eta ezinbesteko tresna da. Programak lagundu egin behar dio berez duen garrantziaz jabetzen, bere berezitasunean arreta eta zaintza merezi duela, gertatzen zaiona eta kezkatzen duena garrantzitsua dela konturatzen.

Horrela, bere buruaren kontzeptua lantzen, askotan krisialdian egon ohi den autoestimazioa indartzen eta identitatea bilatzeko prozesua suspertzen laguntzen zaio nerabeari.