ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Esku hartze ildoak

Prozesu irekia

Kontuan hartu beharra dago nerabeak Programarekin duen harremana amaitzen denean, bere heldutasun-prozesuak jarraitu egiten duela eta oraindik ez dela pertsona heldua izatera iritsi. Oraindik ere, bere une ebolutiboari dagozkion portaerak, zailtasunak eta kezkak espero daitezke harengandik eta, beraz, hutsegitea izango litzateke heldu bati dagokion heldutasun eta jokabide maila hari eskatzea.

Horregatik, Programa amaitu ondoren ere gaztearen prozesuak irekia izaten jarraitzen duela uste dugu.

Programan egon den denboran orientazioa izan du, une zailetan babesa eman zaio eta bere jarrerak eta baloreak aztertzen lagundu zaio, familiaren eta gizartearen eremuan eta bere autoestimazio-mailan hobekuntza lortzeko eta dituen arazoei aurre egiteko baliabideak garatzeko.