ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Xedea, Ikuspegia eta Balioak

  XEDEA

Elizbarrutiaren Fundazioak 1984an irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu gisa eratu zuen IZAN Fundazioa, drogamenpekotasunen tratamenduen esparruan denetariko jardunbide eta zerbitzuen sorkuntza, garapena eta hobekuntza sustatzeko, eratu ere. Hartara, Gizakia Helburu proiektuaren irekitzea bultzatu zuen, drogamenpekoen eta haien senideen arreta integralerako.

 1997an ekinbide-esparrua zabaldu eta Norbera programa sortu zuen, arrisku edota babesgabetasun  egoeran dauden nerabeen eta haien senideen arazoei heltzeko, sortu ere.

 Zerbitzuak eskatzen dituen edonori egiten zaio arreta, haren sexua, arraza, sinesmena, osasun mental edo fisikoaren egoera, gizarte-bazterketa maila nahiz arazo judiziala zeinahi dela ere.

 Egoerak modu integralean jorratzen dira, alderi pertsonalei, familiakoei, hezibide edo lan esparrukoei eta sozialei ekiten baitzaie.

 Banakako eta taldekako esku-hartzeok harreman enpatikoa dute oinarri, eta lantzen ari den pertsonak eta haren senideek beren zailtasunei aurre egin eta gainditzeko dituzten gaitasunenganako konfiantza dugu abiapuntu.

 IKUSPEGIA

Gipuzkoan erreferente bat izatea, bai drogen kontsumoari loturiko arazoen tratamenduan, bai arrisku edota babesgabetasun egoeran dauden nerabeen arretan, afektatutako pertsonei eta haien ingurukoei zerbitzu eraginkorrak eskaintzen zaizkielarik.

 Erabiltzaileei eta haien senideei asebetetze eta ongizate maila handi samarra ematen dien erakunde bat izatea, bertako langileak eta boluntarioak ere beren garapen laboral eta profesionalaz harro daudelarik.

Gure lan-esparruan parte hartzerik duten instituzio eta erakundeekin harreman emankorra erdiesten duen erakunde bat izatea, gure antolamendua etengabeko hobekuntza lortzeko irizpideez kudeatzen dugularik.

Gipuzkoako ingurumen sozialarekin konpromisoa eta ardura duen erakunde bat ziatea, gure gizarteak Izan Fundaziaorengan duen konfiantzari erantzuten diogularik.

  Balioak:

  • Elkartasuna
  • Talde lana
  • Norbanakoaren autonomia
  • Baikortasuna
  • Koherentzia
  • Sareko lana
  • Berdintasuna